domingo, 8 de noviembre de 2009

Zer egin dut nire blogean? II

Aste honetako klaseetan hainbat kontzeptu berri ikasi ditugu, niretzako behintzat ezezagunak zirenak. Alde batetik, IKT lantresnak zertarako, noiz, nola... erabiltzen diren ikasi dugu. Adibide gisa fitxategiak ditugu, dokumentuak gordetzen diren tokiak, alegia. Fitxategien ezaugarri nabarmenetariko batzuk ondorengoak lirateke: bereizmena, tamaina, kalitatea, formatua... Baina bestetik, esan beharra dago fitxategien ezaugarriak egoera ezberdinetan aurki daitezkeela, hala nola dokumentuak eskaneatzerako orduan, argazkiak inprimatzerakoan, bideoak sortu eta gordetzerakoan edota dokumentuak posta elektroniko bidez bidaltzerako orduan.
Fitxategiek, beste alde batetik, lizentzia (baimena) bat eduki behar dute. Horretarako, bi mugimendu aurki ditzakegu: copyright-a (egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da egilearen eskubide moralak zein jabetza ziurtatzeko) eta copyleft-a (copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea
da, jende guztiak jatorrizko lana izateko).
Creative Commons ikasitako beste terminu aipagarri bat litzateke. Sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen erakundea da. Creative Commons-ek garatutako lizentziek Free Software Foundation-en GPL lizentzian oinarriturik daudela aipatzekoa da. Lizentzien artean, mota askotakoak topa ditzakegu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa eta lan eratorriak egiteko eskubidea, besteak beste. Dena den, esan beharra dago guztiek propietateen konbinazioan oinarritzen direla: aitortzea (edukien iturriak aipatzera derrigortzen duena), ezkomertziala (edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen duena), lan eratorririk gabea (Eeukiak elkarbanatzen uzten dituena baina inongo aldaketarik egin gabe) eta partekatu berdin (edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen duena).
Aitortzearekin, aske zara lan hau kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko, baita lan eratorriak egiteko. Hori bai, lanaren kredituak aitortu behar dituzu, egileak zehaztutako eran. Ondoren, aitortu eta ezkomertziala batuz gero, aurretik esandakoa mantentzen da, baina ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili. Bestalde, aitortu, ezkomertziala eta partekatzea baimen beraren araberako propietateak agertuz gero, lehenago esandako guztia gehi ondorengoa bete beharko duzu; lan hau aldatzen baldin baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana banatu dezakezu soil-soilik baimen honen berdineko baten mende. Aitortu-Ez merkataritzarako-Lan eratorririk gabeko propietatearekin, aldiz, ezingo duzu lan hau bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta. Aitortu-Partekatu baimen beraren araberako propietatearekin, bestalde, obra itxuraldatu edo bestelakotzen baduzu lan eratorri bat sortzeko, emaitza hori banatzerik izango duzu soilik baimen berberaz, antzeko baimen batez, edo harekin bateragarria den baimen batez. Bukatzeko, azkeneko propioetatea geratzen zaigu: aitortzea lan eratorririk gabe, hau da, ezin duzula lana bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta.
Lizentziak alde batera utzita, aipatu beharra dago baliabideen garrantzia, baita hezkuntza 2.0-k guzti honetan duen zerikusia ere.

Artikulu honi amaiera emateko, klase praktikoan landu genituen zenbait kontzeptu nabarmentzea gustatuko litzaidake. Podcast bat, adibidez, RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Podscat egiteko ariketa erabilgarri batzuk landu genituen. Podscat-arekin zerikusia zuen ariketa batean, esaterako, nahi genuen testua jarri eta ahots batek ozenki esateko gai zen. Horrek harridura sortu zidan eta bitxia iruditu zitzaidan. Azkenik gure podscat-a blogean publikatzea lortu genuen. Eta bideocast-ekin, bestalde, antzeko gauza egin genuen. Pantailan nahi genuena grabatu eta gure blog pertsonalean publikatu genuen.

Besteekin konparatuz, nahiko ariketa entretenigarriak iruditu zitzaizkidala esatea ez da falta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario