domingo, 15 de noviembre de 2009

Nire portafolio elektronikoaren diseinua I

IRAKURRITAKO ARTIKULUAREN ANALISIA: PORTAFOLIO ELEKTRONIKOEN PRAKTIKAK ESTATU ESPAINOLAREN UNIBERTSITATE-ESPARRUAN
Artikulu honek portafolio elektronikoaren inguruko praktiken mapa bat arkezten digu Espainiako unibertsitate-esparruan. Mapa hau 81 unibertsitate-esperientziaz baliatu da sortzerako orduan, non portafolioen tipologia, software edo erabilitako aplikazio teknologikoak, asmoak, egitura, ebaluazio-era eta bestelako aspektuak kontuan hartu diren.
Artikulu honen arabera, portafolioa xede pertsonal edo profesionale lorpenaren lan-laginen aukeraketa helburu duen instrumetua da. Lagin horietan, praktika bakoitzaren hausnarketa edo gogoeta egiten da, baita balorapen pertsonala ere.
Behin irakurgaiaren gaia edo azalpentxoa emanda, analisirako beharrezkoa diren bestelako datuak emanen ditut. Hasteko, esan beharra dago egilearen (edo egileen) asmo komunikatiboa zerbaitetaz informazioa ematea izan dela, baita eportatilen erabilera positiboaz konbentzitzea ere.
Bestalde, testuaren forma edo egitura txukuna, argia eta egokia izan dela uste dut. Grafikoen erabilera ere aproposa iruditu zait, informazioa era garbiago batean ikusarazteko balio baitigute. Momentu orotan ildo beretik joan da, ez du saltorik eman, eta hori eskertzekoa da. Eskainitako informazioa modu ulerkor, zentzudun, erraz eta eskematikoan eman du, atalka joan baita modu jarraituan. Beraz, testua jariotasunez irakur daitekeela esan daiteke. Gainera, zenbait zati bereiz ditzakegu: hasierako laburpena (non zeri buruzko testua den azaltzen digun), korapiloa (non atal ezberdinak aurkitzen diren), ateratako ondrioak eta bibliografia. Baina bakoitza zehatz mehatz aztertzea ongi legoke.
Korapiloan, esan bezala, hainbat atal topa ditzakegu. Hasteko, portafolioaren aplikazioaren testuingurua dugu non zenbait datu ematen dizkigun; graduko ikasketetan eportafolioaren erabilera %88koa da eta postgradu eta doktoretzaren arteko ikasketetan, aldiz, %12koa. Bestetik, portafolioaren bakarreko erabilera nagusitzen da ikasleengan, eta ez taldekako erabilera. Bigarrenik, portafolioaren ezaugarri teknologikoak ditugu; software-a (potafolioa sostengatzen duena da, eta %39ak portafolioaren garapenerako erabiltzen duena), komunikazio-tresnak (foroak eta tabloia dira gailenduenak) eta digitalizazio-maila (paper eta digital bidezko erabilera nagusitzen da, batera nahastuta). Hirugarrenik, portafolioaren aplikazioa dugu. Bertan azaltzen digu zein den portafolioaren funtzioa; irakaskuntza-ikaskuntza funtzioa batez erebaita ebaluazio-funtzio ere. Ikasleak jasotako laguntzen artean, tutoretzak, gidak, tailerrak eta bestelako estrategiak ditugu. Aplikazioaren ekimena irakaslegoak eramaten du aurrera. Laugarrenik, eportaflioaren egitura dugu, zeina irakaslee ezarria baita (gutxietan ikasleekin batera). Oinarrizko egitura-elementuak ondorengoak dira: aurkezpena, helburuak, aktibitateak, ebidentziak, hausnarketa... Azkenik, balorazioa aurkezten zaigu. Bertan portafolioaren eabilera oso positiboa dela ondorioztatzen da, eta eskaintzen dituen abantailak ere anitzak direla. Beste alde batetik, eta esan bezala, korapiloa ondoren eportafolioaren garapenerako ondorioak dauzkagu. Besteak beste, hauek lirateke ondoro nagusiak: graduko ikasetetan eportafolioak gehiago aplikatzen direla, hauen ekimena irakaslegoak sustatzen duela eta azkenengoz, gehienek paperezko dokumentuetara jotzen dutela nahiz eta tresna teknologikoak erraztasunez eskuragai izan.
Artikuluaren egileak erabili duen hizkuntza gaztelania da, zailtasun handirik gabea baina zenbait teknizismoekin (software, esaterako). Orokorrean hitz ulerkor eta errazak erabiltzen dituela aipatzekoa da. Bestalde, idazmena egokia eta zaindua izan da, esaldi logikoz betea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario