Blog pertsonala sortu nuenetik, hainbat aldaketa jasan ditu honek. Hasieran gauza errazak egiten genituen, sarrera sinpleak eratu eta letra eta esaldiekin jostatu formatu ezberdinak erabiliz. Baina pixkanaka blogaren erabilera sakonagoa burutu dugu, gauza berriak ezagutu, eta kontua zertxobait konplikatu da nire ustez. Batzuetan zailtasunak ditut eta oraindik ez naiz guztiz egokitu, baina poliki-poliki ohitzen noa eta gauza gehiago eratzeko gai naiz (irakaslearen argibideei jarraiki). Blogean dokumentuak sortzen ditugunean, beti hezkuntzarekin erlazioan egon ohi dira, interes handiko gaia baita, eta gure kasuan, geure formakuntzarako funtsezko gaia. Honetaz gain, teknologiak nola aldatu diren, zein eragin duten, euren garrantzia, IKTen erabilera... ere lantzen dugu. Blogak ikaskideen arteko harremana sustatzeko balio du, komentarioen bidez eztabaidak sor daitezkeelako. Hori bai, gure kasuan ezingo dugu elkarlana burutu blog batekin, bloga pertsonala baita, banakako lanak egiten ahalbidetzen digu besterik ez.
Nire blogean, nahi dudan istorio, ohar, dokumentu edota artikulu publikatzeko libre naiz. Denboran aurrean goazen heinean, sortzen ditudan sarreretan aldaketa gehiago egin ditzaket; formatu konplikatuagoak erabili, irudiak eta bideoak txertatu, estekak paratu, HTML edizioan murgildu, etiketak erantsi, okertzekotan testua berriz editatzeko aukera izan, eta abar. Lehengoan, esaterako, egileak eta irakurleak gehitu genituen, gure blogean barneratzeko baimena eta aukera izan dezaten.
Ikus daitekeenez, blogaren erabileraren inguruan hobekuntzak izan ditut, nahiz eta klaseko ariketa batzuk oso ongi ez ulertu. Baina denborarekin dauzkadan zailtasunak murriztuko direlakoan nago, ea egia den.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario