Hasteko, esan beharra daukat erabilitako informazioa "evolución del conocimiento 2.0" delako bideoan topatu dudala, azalpen esanguratsu bat izanik. Bertan ondorengoa kontatzen zigun:
Pertsona guztiek halako jakintza bat dute, eta mundu aldakor honetan, pertsonek jakintza hori garatzea beharrezkoa dute. Horretarako, informazioa bilatzen dute, zeinak gauzak hobeki ulertzen eta hobetzen laguntzen dien eta non jasotako jakintza konbinatzen den arazoak konpontzen eta balioa sortzen duten ideia berriak eratzeko. Informazio hau beste batzuen jakintza da eta horregatik sortzen da informazioa hedatzearen beharra. Hedapen honek komunikazio-prozesuaren hastapena suposatuko du. Ofizialki, jakintza transmititzea da xedea. Bestalde, jakintza konpartitua biltzen duen toki baten sorrera nahitaezkoa da, eta leku horri jakintza basea deritzo.
Orain arte eman dena, 1.0 kontzeptua bezala ezagutzen da. Hemendik aurrera, pertsonak jakintzaren sortze prozesuan parte hartzen hasten dira, ekarpenak egiten, tartekatzen eta parte hartzen. Honela, bizitzeko eredu berri batean bihurturik, kultura kolaboratzaile bat eratzen dela esan dezakegu, zeina integraziora eta jakintza kolektiboaren garapenera iristeko funtsezkoa den. Bigarren etapa hau kontzeptu 2.0arekin identifikatzen duguna da.
Behin bideoa zertan datzan azalduta, haren analisiari ekingo diot. Egilearen asmo komunikatiboa zerbaitetaz informazioa ematea dela esan beharra daukat. Hori guztia azaltzeko erabili duen egitura egokia izan da, jarraia, momentu oro ildo beretik joan baita, saltorik eman gabe eta koherentzia mantenduz. Informazioa modu ulerkor eta errazean eman du, zenbaitetan irudien laguntzaz, eta era jarraitu eta zentzudun batean. Hizkuntza aldetik, gaztelanai erabili du, doinu latinoamerikarrarekin. Hitzak orokorrean ulerkorrak izan dira, zailtasun handirik gabeak; hori bai, zenbaitetan hitz teknikoak ere erabili ditu. Laburbilduz, azalpena egokia, ulerkorra eta erraza izan da, esaldi logikoekin.
Azkenik, nire hausnarketa pertsonala burutuko dut. Hasieran ez dut informazio gehiegirik aurkitu, ez zegoen gaiaren inguruko testu anitz. Baina Youtubeko bideoetara jotzea bururatu zait eta bertan azalpen hau aurkitu dut (http://www.youtube.com/results?search_query=conocimiento+2.0&search_type=&aq=f). Egia esan informazioa oso baliagarria iruditu zait, bertan 1.0 eta 2.0 kontzeptuen arteko ezberdintasunak aipatzen dituelako, besteak beste. Nik uste oso interesgarria eta mamitsua izan dela, eta ongi legoke klasean bideo hori paratzea, Web 2.0k ahalbidetzen digunez, informazioa konpartitzeko aukera dugulako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario