domingo, 15 de noviembre de 2009

Nire portafolio elektronikoaren diseinua II


Oraingo honetan, eta aurreko sarreran artikuluaren analisia egin dudalarik, portafolio elektroniko pertsonalaren proposamenari ekingo diot.
Nire portafolio elektronikoa, erreminta teknologikoak erabiltzen dituen tresna litzateke, ikaskuntza-prozesuaren ebidentziak biltzeko helburuarekin. Honetaz aparte, irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio-metodoa litzateke non ikaslearen produkzioak gordeko liratekeen. Ekoizpen horiek ikaslearen gaitasunak juzgatzeko balioko lukete, zeinak haren prozedura pertsonala aurreratzen doan ala ez informatuko liguketen. Eportafolioari esker, guztiok izanen genuke ikusgai ikaslearen esfortzu eta lorpenak.
Bestetik, esan beharra daukat portafolio elektronikoan, ikasleak bere jarduera profesionalaren hasieratik, lan akademiko bilduma selektibo bat burutzen duela, prestakuntza prozesu eta emaitzen hausnarketarekin batera. Portafolioa bera, denborarekin, ikaskuntza tresna bilakatzen da eta ezagutza, gaitasuna eta baloreak ikustea ahalbidetzen du. Bukaeran, portafolio elektronikoa norberaren gaitasun profesionalaren ebidentzia nabarmenena izango dela konturatuko gara. Azken finean, ikasketaren lorpen nagusienen inguruko ebaluazio dinamiko eta progresiboa da. Horregatik suertatzen zaigu hain erabilgarri eta komenigarria, blog baten antzera gure lanak gordetzeko tresna egokia baita, autokritika ere bultzatzen duelarik.
Jarraitu baino lehen, eportafolio bat ordenagailuan nola sortu azalduko dut. Lehendabizi, http://sites.google.com/ bezalako webgune batean sartu eta bertan portafolio elektronikoaren eraketari hasiera emango diogu, gure gmail kontua ipiniz. "Crear un sitio nuevo"-ri eman eta gure datuak jarriko ditugu. Ezkerraldean ditugun baliabideei esker gure gustura apaindu eta koloreztatu ahalko dugu gure eportafolio berria. Azkenik, prest egonen da artikuluak, iritzi-testuak, eranskinak... paratzeko.
Nik proposatutako eportafolioa, ikaslegoari ikaskuntza modu positibo, jarraitu, erakargarri eta konsziente batean integratzea ahalbidetzen dio, baita hezkuntza-dokumentuen sorrera eta banaketa ere. Proposaturiko portafolioak, ondorengo helburuak izanen lituzke:
- Ikaslea bere aktibitateetan eta aurrerapenen hautematean gidatzea.
- Ikasleak estimulatzea lehen emaitzekin konforma ez daitezen, baizik eta bere ikaskuntza-prozesuaz arduratu daitezen.
- Bakoitzaren garapenaren garrantzia gailentzea, eta ikaskuntza-egoeran aurretiko ezaguerak integratzea saiatzea.
- Ikasle bakoitzak bere buruaren inguruan dakiena nabarmentzea, kurtsoarekin erlazionaturik.
- Informazioa bilatzeko, formulatzeko, aztertzeko eta arazoei irtenbidea emateko gaitasuna garatzea.
Nik planteatutako eportafolioa eratzeko orduan, honako puntu hauek jarraitzea gomendatzen dut:
1) Edukien gida edo aurkibidea.
2) Eportafolioaren asmoak, sineskerak eta gaiaren inguruko sarrera aurkezten duen hasierako atala.
3) Gai zentral batzuk, zeinak eportafolioaren gorputzari forma emango dioten. Gainera, ikasleak lortutako ikasketa erakutsiko du gai bakoitzaren dokumentazioak.
4) Bukaeraren atala ikaskuntzaren sintesi bezala. Ondorengo aspektuak ere zehaztuko dira: egilea eta eportafolioaren auditoretza, garatutako edukiak, helburu eta konpetentziak, egitura/antolaketa zehatza eta iritzi eta ebaluazioa.
Beste alde batetik, eportafolioa osatzeko honako eredua proposatzen dut:
- Ebidentzien bilketa
- Ebidentzien aukeraketa
- Ebidentziei buruzko gogoeta
- Eportafolioaren publikaketa

Hauxe izan da, beraz, nik proposaturiko portafolio elektronikoaren diseinua.

Nire portafolio elektronikoaren diseinua I

IRAKURRITAKO ARTIKULUAREN ANALISIA: PORTAFOLIO ELEKTRONIKOEN PRAKTIKAK ESTATU ESPAINOLAREN UNIBERTSITATE-ESPARRUAN
Artikulu honek portafolio elektronikoaren inguruko praktiken mapa bat arkezten digu Espainiako unibertsitate-esparruan. Mapa hau 81 unibertsitate-esperientziaz baliatu da sortzerako orduan, non portafolioen tipologia, software edo erabilitako aplikazio teknologikoak, asmoak, egitura, ebaluazio-era eta bestelako aspektuak kontuan hartu diren.
Artikulu honen arabera, portafolioa xede pertsonal edo profesionale lorpenaren lan-laginen aukeraketa helburu duen instrumetua da. Lagin horietan, praktika bakoitzaren hausnarketa edo gogoeta egiten da, baita balorapen pertsonala ere.
Behin irakurgaiaren gaia edo azalpentxoa emanda, analisirako beharrezkoa diren bestelako datuak emanen ditut. Hasteko, esan beharra dago egilearen (edo egileen) asmo komunikatiboa zerbaitetaz informazioa ematea izan dela, baita eportatilen erabilera positiboaz konbentzitzea ere.
Bestalde, testuaren forma edo egitura txukuna, argia eta egokia izan dela uste dut. Grafikoen erabilera ere aproposa iruditu zait, informazioa era garbiago batean ikusarazteko balio baitigute. Momentu orotan ildo beretik joan da, ez du saltorik eman, eta hori eskertzekoa da. Eskainitako informazioa modu ulerkor, zentzudun, erraz eta eskematikoan eman du, atalka joan baita modu jarraituan. Beraz, testua jariotasunez irakur daitekeela esan daiteke. Gainera, zenbait zati bereiz ditzakegu: hasierako laburpena (non zeri buruzko testua den azaltzen digun), korapiloa (non atal ezberdinak aurkitzen diren), ateratako ondrioak eta bibliografia. Baina bakoitza zehatz mehatz aztertzea ongi legoke.
Korapiloan, esan bezala, hainbat atal topa ditzakegu. Hasteko, portafolioaren aplikazioaren testuingurua dugu non zenbait datu ematen dizkigun; graduko ikasketetan eportafolioaren erabilera %88koa da eta postgradu eta doktoretzaren arteko ikasketetan, aldiz, %12koa. Bestetik, portafolioaren bakarreko erabilera nagusitzen da ikasleengan, eta ez taldekako erabilera. Bigarrenik, portafolioaren ezaugarri teknologikoak ditugu; software-a (potafolioa sostengatzen duena da, eta %39ak portafolioaren garapenerako erabiltzen duena), komunikazio-tresnak (foroak eta tabloia dira gailenduenak) eta digitalizazio-maila (paper eta digital bidezko erabilera nagusitzen da, batera nahastuta). Hirugarrenik, portafolioaren aplikazioa dugu. Bertan azaltzen digu zein den portafolioaren funtzioa; irakaskuntza-ikaskuntza funtzioa batez erebaita ebaluazio-funtzio ere. Ikasleak jasotako laguntzen artean, tutoretzak, gidak, tailerrak eta bestelako estrategiak ditugu. Aplikazioaren ekimena irakaslegoak eramaten du aurrera. Laugarrenik, eportaflioaren egitura dugu, zeina irakaslee ezarria baita (gutxietan ikasleekin batera). Oinarrizko egitura-elementuak ondorengoak dira: aurkezpena, helburuak, aktibitateak, ebidentziak, hausnarketa... Azkenik, balorazioa aurkezten zaigu. Bertan portafolioaren eabilera oso positiboa dela ondorioztatzen da, eta eskaintzen dituen abantailak ere anitzak direla. Beste alde batetik, eta esan bezala, korapiloa ondoren eportafolioaren garapenerako ondorioak dauzkagu. Besteak beste, hauek lirateke ondoro nagusiak: graduko ikasetetan eportafolioak gehiago aplikatzen direla, hauen ekimena irakaslegoak sustatzen duela eta azkenengoz, gehienek paperezko dokumentuetara jotzen dutela nahiz eta tresna teknologikoak erraztasunez eskuragai izan.
Artikuluaren egileak erabili duen hizkuntza gaztelania da, zailtasun handirik gabea baina zenbait teknizismoekin (software, esaterako). Orokorrean hitz ulerkor eta errazak erabiltzen dituela aipatzekoa da. Bestalde, idazmena egokia eta zaindua izan da, esaldi logikoz betea.

domingo, 8 de noviembre de 2009

Zer egin dut nire blogean? II

Aste honetako klaseetan hainbat kontzeptu berri ikasi ditugu, niretzako behintzat ezezagunak zirenak. Alde batetik, IKT lantresnak zertarako, noiz, nola... erabiltzen diren ikasi dugu. Adibide gisa fitxategiak ditugu, dokumentuak gordetzen diren tokiak, alegia. Fitxategien ezaugarri nabarmenetariko batzuk ondorengoak lirateke: bereizmena, tamaina, kalitatea, formatua... Baina bestetik, esan beharra dago fitxategien ezaugarriak egoera ezberdinetan aurki daitezkeela, hala nola dokumentuak eskaneatzerako orduan, argazkiak inprimatzerakoan, bideoak sortu eta gordetzerakoan edota dokumentuak posta elektroniko bidez bidaltzerako orduan.
Fitxategiek, beste alde batetik, lizentzia (baimena) bat eduki behar dute. Horretarako, bi mugimendu aurki ditzakegu: copyright-a (egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da egilearen eskubide moralak zein jabetza ziurtatzeko) eta copyleft-a (copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea
da, jende guztiak jatorrizko lana izateko).
Creative Commons ikasitako beste terminu aipagarri bat litzateke. Sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen erakundea da. Creative Commons-ek garatutako lizentziek Free Software Foundation-en GPL lizentzian oinarriturik daudela aipatzekoa da. Lizentzien artean, mota askotakoak topa ditzakegu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa eta lan eratorriak egiteko eskubidea, besteak beste. Dena den, esan beharra dago guztiek propietateen konbinazioan oinarritzen direla: aitortzea (edukien iturriak aipatzera derrigortzen duena), ezkomertziala (edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen duena), lan eratorririk gabea (Eeukiak elkarbanatzen uzten dituena baina inongo aldaketarik egin gabe) eta partekatu berdin (edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen duena).
Aitortzearekin, aske zara lan hau kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko, baita lan eratorriak egiteko. Hori bai, lanaren kredituak aitortu behar dituzu, egileak zehaztutako eran. Ondoren, aitortu eta ezkomertziala batuz gero, aurretik esandakoa mantentzen da, baina ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili. Bestalde, aitortu, ezkomertziala eta partekatzea baimen beraren araberako propietateak agertuz gero, lehenago esandako guztia gehi ondorengoa bete beharko duzu; lan hau aldatzen baldin baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana banatu dezakezu soil-soilik baimen honen berdineko baten mende. Aitortu-Ez merkataritzarako-Lan eratorririk gabeko propietatearekin, aldiz, ezingo duzu lan hau bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta. Aitortu-Partekatu baimen beraren araberako propietatearekin, bestalde, obra itxuraldatu edo bestelakotzen baduzu lan eratorri bat sortzeko, emaitza hori banatzerik izango duzu soilik baimen berberaz, antzeko baimen batez, edo harekin bateragarria den baimen batez. Bukatzeko, azkeneko propioetatea geratzen zaigu: aitortzea lan eratorririk gabe, hau da, ezin duzula lana bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta.
Lizentziak alde batera utzita, aipatu beharra dago baliabideen garrantzia, baita hezkuntza 2.0-k guzti honetan duen zerikusia ere.

Artikulu honi amaiera emateko, klase praktikoan landu genituen zenbait kontzeptu nabarmentzea gustatuko litzaidake. Podcast bat, adibidez, RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Podscat egiteko ariketa erabilgarri batzuk landu genituen. Podscat-arekin zerikusia zuen ariketa batean, esaterako, nahi genuen testua jarri eta ahots batek ozenki esateko gai zen. Horrek harridura sortu zidan eta bitxia iruditu zitzaidan. Azkenik gure podscat-a blogean publikatzea lortu genuen. Eta bideocast-ekin, bestalde, antzeko gauza egin genuen. Pantailan nahi genuena grabatu eta gure blog pertsonalean publikatu genuen.

Besteekin konparatuz, nahiko ariketa entretenigarriak iruditu zitzaizkidala esatea ez da falta.

martes, 3 de noviembre de 2009

lunes, 2 de noviembre de 2009

Etiketak eta Gadgetak

Etiketei dagokienez:

Etiketen bitartez gure blogeko sarrera guztiak antolatu ditzakegu. Izan ere, informazio guztia bereizteko, etiketak jartzen zaizkie eratutako sarrerei, non hitz esanguratsu eta adierazgarrienak agertzen diren. Sarrera bat eratzerakoan, etiketak gehitu nahi baldin baditugu, behean agertzen zaigun "Opciones de entrada" delakoan paratu ahalko ditugu eta sarrera hori publikatzean behekaldean agertuko zaizkigu hitz nabarmen eta azpimarragarri horiek.

Gadgetei dagokienez:

Gadgeta, sarreran erantsi dezakegun dispositibo txiki eta deigarri bat da, bere kabuz jarduten duen aplikazio bat. Sarreraren ertz batean egon ohi da eta informazioa emateko eta edozein webgunean kokatzeko balio du. Gadget bat erantsi nahi badugu, "diseño"ra joan, "elementos de página"-n klik egin eta "añadir un gadget"-i eman beharko diogu.