Gaur egun, gu geu, digital aroko jendea kontsidera gaitezke. Izan ere, teknologiak beharrezkoak diren gizarte batean bizi gara. Hau guztia, herrialde garatu bati dagokiola esan beharra daukat. Informatikari, elektronikari eta telekomunikazioei esker errazago molda gaitezke edozein eremutan eta aukera zabalagoa daukagu informazioa erdiesteko, artxiboak elkarbanatzeko, toki berdinean egoteko beharrik gabeko talde-lanean jarduteko, jariakortasun gehiagorekin ibiltzeko, on-line ikastaroak burutzeko (on-line aplikazioei esker)...
Beraz, IKTek arrakasta nabarmena izan dutela iruditzen zait, eta pixkanaka nahitaezkoak bilakatzen ari direla. Hezkuntzan ere oihartzun azpimarragarria izaten ari dira; honen adibide argia, Euskal Autonomi Erkidegoan ematen ari den IKASYS proiektua da. Honekin, teknologia berriak hezkuntzan murgil daitezen nahi da, ikasleek modu dinamikoago batean ikas dezaten. Proiektu hau martxan jarri duten ikastetxeen ustetan, irakasleek azaldu eta ikasleek esandakoa kopiatzearen metodoa ez da egokia, eta beraz, metodologia-aldaketa proposatzen dute: Hezkuntza 2.0 deiturikoa. Irakasleek ikasleei lagundu behar diete, eta nire ustez, Web 2.0 teknologiak oso lagungarri suertatzen ari dira. Web 2.0 erabiliz, webguneak guk nahi ditugun edukiz bete ditzazkegu (edo guk sorturiko edukiz) eta horrek, neure irirtziz, komunikazioa ireki, askatasuna areagotu eta informazioa partekatzeko aukera ematen digu. Esan dudan bezala, Web 2.0ak, informazioa bilatu eta hartu ez ezik, guk eratutako dokumentuak interneten paratzea ahalbidetzen digu (Wikipedian adibidez, Iruñeari buruzko informazioa gehitzeko ala emateko aukera ematen digu), Web arrunta erabilita gertatzen ez den bezala. Beraz, gu geu (erabiltzaileok)kontsumitzaileaz gain, ekoizleak ere bagara; honi prosumer delakoa deritzo. Egia esan aukera paregabea iruditzen zait, honek sarearen partaide bihurtzen baikaitu. Bestalde, web 2.0 folksonomiaz osatuta dago, zeinak jendeak jarritako etiketaz baliatzen diren kategorizazio-sistema diren,eta oso baliagarriak direla uste dut.
Ikus daitekeenez, ikasgai honetan kontzeptu pila (eta haien erabilera) ikasten ari naiz, uste baino gehiago. Teknologia berrien benetako garrantziaz jabetzen ari naiz, eta hezkuntzan duen eraginaz ere. Uste dut IKTen erabilerak formazio jarraituaren garapenari on egiten diola. IKASYSen bideoan ikusi genuen bezala, irakasleek ikasleak ahalik eta hobekien prestatu behar dituzte eszenatoki berri honetara modu egokian murgil daitezen.
Bigarren saio teorikoa nahiko potentea eta mamitsua iruditu zait, termino berri askorekin, baina lantzen eta berrikusten ditudan heinean, uste baino ulerterrazagoak direla iruditzen zait.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario