domingo, 20 de septiembre de 2009

IKT-en erabilera hezkuntzan

ARTIKULUAREN ANALISIA:

Artikuluaren gaia gaur egun IKT-ek hezkuntzan hartutako toki garrantzitsua litzateke. Gipuzkoako hiru ikastolen kasuaz mintzatzen da, haiek jada ikasleei ordenagailu portatil bat egokitu baitiete. Ikastola hoietako irakasle zein ikasleek gogotsu hartu dute hezkuntza-berriztapen hori, baina kontu guztietan bezalaxe, kontrako iritziak ere sortu dira. Izan ere, hainbatek irakaslegoa oraindik neurri berritzaile hori sostengatzeko guztiz prestatua ez dagoela uste du. Teknologia gure gizartean are garrantzitsuago eta beharrezkoago bihurtzen da uneoro, eta hezkuntzan ere erabiltzea aurrerapausoa litzateke. Baina artikuluaren egileak azpimarratzen duen legez, teknologiak hezkuntzan murgiltzeak neurritasunez hartu beharko litzateke, prestakuntza ziur eta eraginkor bat bermatu arte. Bestetik hezkuntzaren aldaketa honek baliteke gazteengan ordenagailuarekiko dependentzia sortzea, ordenagailuarekiko gehiegizko lotura ezarzea, gure bizitzarako ordenagailua gauza ezinbestekoa bihurtzea... Hau guztia ekiditeko, afera hau neurritasunez tratatu beharko litzateke, gazteen heziketa jokoan baitago.
Behin testua zeri buruzkoa den ikertuta, idazlearen (Iñaki Sagardoiren) asmo komunikatiboa zerbaitetaz informazioa ematea eta aldi berean bere iritzia helaraztea dela esan beharra daukat. Hori guztia azaltzeko jarraitu duen forma edo egitura egokia izan da, momentu guztian ildo beretik joan baita eta ez dituelako ulermena zailtzen duten saltorik eman. Informazioak zentzua izan du eta ez da egon konplikazio berezirik testuan aurrera joateko. Hortaz, informazioa modu ulerkor eta errezean eman duela aipagarria da, era jarraitu eta zentzudun batean. Bestalde, testua hainbat paragrafotan antolaturik dago eta bertan zati desberdinak bereiz ditzakegu: sarrera (lehen hiru lerroak lirateke, zeinetan gaia azaltzen duen), garapena (non gaia sakonki aztertzen duen) eta bukaera (azken hiru lerroak liratete, eta zati hau ondorio gisa har liteke, bertan testuan zehar mintzatu denaren laburpen moduko bat ematen duelako osotasunez). Hizkuntza aldetik, euskara batua darabil, hitz ulerkor eta errazekin, inolako zailtasunik gabe. Ziurtasunez hitz egiten duela dirudi, zertaz ari den badakielaren sentsazioa ematen du. Idazmena, beste alde batetik, egokia da, zaindua, ulerkorra ere, eta esaldiak logikoak dira, akatsik gabeak.

BALORAZIOA

Testua eramangarria izan da, ez beste batzuk bezain luze, pisutsu eta aspergarria. Gaia interes handikoa iruditu zait; azken finean, hezkuntza gizartearen faktorerik garrantzitsuenetariko bat da eta gure kasuan gainera, gure helburua etorkizunean hezkuntza arloan jardutea dela aintzat hartuta, are interesgarriagoa (eta komenigarriagoa) suertatzen zaigu. Azken finean gaztetxoen heziketan murgildu behar gara eta beti ongi dago gure lurraldean hezkuntzaren inguruan gertatzen diren aldaketaz eta berrikuntzaz lehen bait lehen ohartzea. Idazleak esaten duen bezala, teknologia berriak ikastoletan murgiltzea aurrerapausotzat har daiteke, baina hori bai, lasterragotu gabe eta neurritasuna izanda. Nire ustez, guzti honek bai alde onak bai txarrak ditu; onen artean, berrikuntza aparta suposatzen du hezkuntzarako, XXI. mendean zerbait ia ezinbesteko bihurtu baitira teknologiak. Bestalde ordea, ikasgaiak pantaila baten aurrean ematea ez zait iruditzen oso aproposa... gazteak ergelduak bukatuko lirateke. Gainera, ikasleek bizitzarako gailu nahitaezkotzat hartuko lukete ordenadorea, eta beste pertsonekin harremanatu ordez, pantailaren aurrean bideojokotan jostatzen jardungo lukete. Argi dago gauza orori bere alde onak eta txarrak ateratzen ahal diogula, baina oraingoan, pertsonalki uste dut ez dela alternatiba egokia hezkuntza eraginkor bat eramateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario